Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak atzo adierazi zuenez, “Aurrerapauso kualitatiboak eman dira lan-inguruneko indarkeriaren eta jazarpenaren prebentzioan”. Landaidak Indarkeria eta jazarpena genero-ikuspegitik jardunaldiari hasiera eman zion Bilbon, eta bostehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren, aurrez aurre eta Internet bidez.

Emakundeko zuzendariak nabarmendu zuen pertsona orok indarkeriarik eta jazarpenik gabeko lan-giroa izateko duen eskubidea onartzen duen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Hitzarmena Estatuan berresteak “aurrerapauso garrantzitsua” dakarrela, “Lan-munduan indarkeria eta jazarpena prebenitzeko, konpontzeko eta ezabatzeko esparru komuna eta genero-ikuspegiduna eskaintzen baitu, genero-arrazoiengatiko jazarpena eta indarkeria barne”.

Egilea Andoni Beitia