Elektrizitatearen prezioak handizkako merkatuan ia % 4 egin du gora ostiral honetan, eta megawatt ordua (MWh) 197,63 eurotan kokatu da, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Igoera horren ondoren, argindarraren prezioak aurreko urteko maiatzeko lehen ostiralean ezarritako zenbatekoa (73,5 euro) ia hirukoiztu du, nahiz eta % 4 inguru beherago mantentzen den, otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean baino.

Avatar

Egilea Andoni Beitia