Espainiako Gobernuak ez du astearte honetako Ministroen Kontseiluan ikusiko elektrizitate-ekoizpenera bideratutako gasaren prezioa mugatzeko mekanismoa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Astelehenean, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak ez zuen baztertzen neurria aste honetako Ministroen Kontseilutik pasatzea, baina azkenean atzeratu egingo da, joan den astean egin zuen bezala.

Egilea Andoni Beitia