Elektrizitatearen prezioa % 10 baino gehiago jaitsi da handizkako merkatuan asteazken honetan, eta megawatt ordua (MWh) 186,84 eurotan kokatu da, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Jaitsiera hori gorabehera, argindarraren prezioak ia laukoiztu egin du aurreko urteko maiatzeko bigarren asteazkenean ezarri zuen zenbatekoa (53,04 euro), nahiz eta % 9 beherago dagoen otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean baino.

Avatar

Egilea Andoni Beitia