Luxuzko hotel berria Donostian

Donostiako Arte Ederren eraikinean Curio de Hilton bildumako hotel bat egongo da 2024an, eraikinaren jabe den Sade enpresa taldeak jakinarazi duenez.

Ohar batean, Esteban Barrenetxea Sade Taldeko zuzendari nagusiak Hiltonekin lortutako akordioaren berri eman du. Adierazi duenez, hotelarekin izandako negoziazioak “frankizia eredu batekin amaitu dira, Saderi hotelaren kudeaketa bere gain hartzeko eta marka-asmoari eusteko aukera ematen diona; gozamenerako esperientziak eskaintzea, Donostiako eszena kulturalarekin duen mendeurrenetik abiatuta”.

Basterretxea “pozik” agertu da “hiriko eraikinik esanguratsuenetako bat den Arte Ederrak jarduerara itzultzeagatik”. Gainera, irekiera berria Hiltonen Curio zigiluarekin sinatzeko “ilusioa” agertu du, “Bere proiektu berezienak biltzen baititu”.

Curio Collection by Hiltonek Lisboan, Madrilen, Santorinin, Krakovian, Londresen eta Reykjaviken ireki ditu aurten hotelak. Gaur egun, Hilton
25 hotel ditu irekita edo garatzeko bidean Espainia osoan, bederatzi marka desberdinekin: Hilton Barcelona Diagonal Mar, Hilton Garden Inn Sevilla eta inauguratu berri den Canopy by Hilton Madrid Castellana.