Merkataritzaren sektorean (hots, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 5,3 igo dira salmentak urte artean, prezio konstanteetan eta behin kenduta egutegi-eraginak, 2022ko lehenbiziko hiruhilekoan, Eustatek landuriko datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaroen eragina kenduta, salmentak % 1,9 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera positiboa izan da Handizkako merkataritzan (% 7,8) eta Txikizkako merkataritzan (% 4,9); Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, aldiz, bilakaera negatiboa izan da, % 7,3koa.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten suspertzea % 1,4koa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, % 1,2koa Txikizkako merkataritzan eta % 1,0koa Handizkako merkataritzan.

Lurraldeka, 2022ko lehenbiziko hiruhilekoan, Bizkaian % 5,8 igo dira salmentak Merkataritzaren sektorean urte arteko terminoetan, Gipuzkoan % 5,5 eta Araban % 3,5.

2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta ere, bilakaera positiboa izan da. Bizkaian % 2,0 igo dira salmentak hiruhileko artean, Araban % 1,9 eta Gipuzkoan, azkenik, % 1,7.

Euskal AEko Merkataritzako langile enplegatuen indizea % 2,7 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. 2021eko laugarren hiruhilekoaren aldean, igoera % 0,4koa izan da.

Egilea Andoni Beitia