Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioak gora egin du berriro astearte honetan, % 2 hain zuzen ere, eta megawatt ordua (MWh) 199,36 euroan kokatu da, Efek kontsultatutako Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Igoera berri horren ondoren, argindarraren prezioak aurreko urteko maiatzaren hirugarren asteartean ezarri zuen zenbatekoa (77,65 euro) ia hirukoiztu du, nahiz eta % 3 txikiagoa izan otsailaren 24an Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenean baino.

Egilea Andoni Beitia