Caixabankek 2024an % 12tik gorako errentagarritasuna lortzea aurreikusten du, hau da, egungo mailak bikoiztea, 9.000 milioi euroko kapitala sortzea eta berankortasun-tasa % 3tik behera jartzea aldi horren amaieran.

Hala jasotzen du erakundeak 2022-2024 aldirako duen plan estrategiko berriak, Bankia integratu ondorengo lehenengoak, akziodunei ordainketa-politika “erakargarri” bat aplikatzean eta errentagarritasuna hobetzean jartzen baitu arreta, bat-egitearen sinergiek eragindako diru-sarreren igoeran eta kostuen murrizketan oinarrituta.

Egilea Andoni Beitia