Nafarroako salgaien esportazioak % 24,3 gehitu ziren martxoan urte batetik bestera, 1.045,9 milioi eurora iritsiz. Otsailarekin alderatuta, % 14,9 hazi ziren. Nafarroako esportazio-zifra Espainiako esportazio guztien % 3,2 izan da hilabetean, 33.090,2 milioiko balioarekin, 2021eko martxoan baino % 17,1 gehiago, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren datuen arabera. Foru Erkidegoaren inportazioak % 34,5 gehitu ziren urte batetik bestera 2022ko martxoan (634,8 milioi euro).

Halaber, % 11,3 igo ziren hilabete batetik bestera. Estatuan, ondasunen inportazioen balioa % 31,6 hazi zen urte batetik bestera, eta 37.732,0 milioi euro izan ziren. Nafarroako partaidetza Espainiako inportazio guztietan % 1,7koa izan da martxoan. Foru Erkidegoak 411,1 milioi euroko superabita izan zuen 2022ko martxoan (2021eko hil berean baino % 10,1 gutxiago). Estatuan, oro har, saldoak % 91,1 egin zuen atzera urte batetik bestera, 4.641,8 milioi euro negatibora arte. Nafarroako estaldura-tasa % 164,8koa izan zen, 2021eko martxoan baino 113,5 puntu txikiagoa.

Bestalde, urtarriletik martxora bitarteko aldi metatuan, Nafarroako salgaien esportazioak % 16,1 igo ziren, 2.659,8 milioi eurora iritsiz. Estatuko esportazio guztien % 3 dira, eta horien balioa 89.611,3 milioikoa izan da, 2021eko aldi berean baino % 23,9 gehiago.

Nafarroako inportazioak (1.721,8 milioi euro) % 28,9 gehitu ziren urte batetik bestera martxora arte. Estatuan, ondasunen inportazioen balioa % 39 hazi zen urte batetik bestera, 105.027,8 milioi euro. Nafarroak Estatuko inportazio guztietan izan duen partaidetza % 1,6koa izan da. Foru Erkidegoak 938 milioi euroko superabita izan zuen 2022ko urtarriletik martxora, 2021eko aldi berean baino % 1,8 gehiago.

 Estatu osoan saldoak % 78,8 egin zuen atzera. Estaldura-tasa % 154,5ekoa izan zen Nafarroan, 2021eko aldi berean baino ehuneko 17 puntu txikiagoa.

Egilea Admin