Tekniker zentro teknologikoak Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan (BIEMH) aurkeztuko ditu ekipo eta prozesu industrialen osasun-egoera digitalizatzeko eta monitorizatzeko dituen gaitasunak, “Ekoizpen eraginkorragoa” lortzeko, atzo jakinarazi zuenez.

Teknikerrek azpimarratu zuenez, hainbat monitorizazio-aplikaziotatik lortutako datuak bildu, biltegiratu, aztertu eta bistaratzeko aukera ematen duten plataforma digitalen bidez aktiboen eta prozesuen mantentzea hobetzea “funtsezkoa” da egungo industrian.

Hala ere, plataforma batean datuak bistaratzeko lehen urratsa ekipoetatik edo aktiboetatik zer parametro jaso behar diren eta ekosistema digitalizatu batean informazioa nola eduki behar den ulertzea dela adierazi zuen.

Egilea Andoni Beitia