MAIALEN MUSATADI / 2020-06-01/   Bizkaiko Foru Aldundiak, bere gobernu-kontseiluan, nekazaritza-sektorerako laguntzen deialdia onartu du, mendi-eremuetan eta lurraldeko beste eremu behartsu batzuetan nekazaritza-ekoizpenak dituen zailtasunen ondoriozko kostu gehigarriak eta diru-sarreren galerak konpentsatzeko. Laguntza horiek 2,1 milioi euroko zuzkidura dute, eta gure lurraldeko nekazaritza-ustiategien titularrak diren eta nagusiki nekazari diharduten pertsona fisiko eta juridikoak dira laguntza horien hartzaileak, mota horretako eremuetan kokatutako azalera erabilgarriaren hektarearen arabera banatuko direlarik.

Dirulaguntza horien helburua bikoitza da. Alde batetik, dirulaguntzen bidez indartu egiten da eremu horietako ehun sozioekonomikoa, mendi-eremuetan eta eremu kaltetuetan nekazaritza-sistemak mantentzea lortzeko, berez duten ingurumen-interesagatik eta ingurumenari egiten dioten ekarpenagatik. Beste alde batetik, landa-inguruneko bizi-maila ingurunekoarekin parekatzea lortu nahi da, nekazarien bizi-baldintzak eta lan-baldintzak, animalien ongizatea eta higienea hobetzea, Hori guztiori ingurumena errespetatzen duen natur baliabideen ustiapen jasangarri baten barruan.

Jaso daitezkeen laguntzen gehieneko zenbatekoa 6.534 eurokoa izango da jarduera nagusi legez nekazaritza (JNN) duten nekazarientzat (bi nekazariren mugarekin) eta, ustiategi asoziatiboen edo elkarte-ustiategien kasuan, 13.068 eurokoa.

Egilea Andoni Beitia