Europako Batzordeak (EB) proposatuko du 2023an defizitaren eta zorraren mugak ezartzen dituzten arauak etenda mantentzea, hasiera batean aurreikusitakoa baino urtebete gehiago, Errusiaren gerrak Ukrainan izango duen eragin ekonomikoagatik.

Erabakia komisarioen elkargoaren atzoko bileran hartu zen, eta ez da astelehenera arte iragarriko, Financial Times egunkari britainiarrak aurreratu eta EFEri EBko iturriek baieztatu ziotenez.

Egilea Andoni Beitia