Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) konfiantza berrezartzeko eta zatiketa geoekonomikoa saihesteko neurriak hartzeko eskatu die estatuei, ekonomiak Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan duen erronkarik handienari “agian” aurre egin behar dion testuinguruan.

Astelehen honetan, Davosen (Suitza) Munduko Ekonomia Foroa hasten denean, Nazioarteko Diru Funtsak estatuei eskatu die lehentasuna eman diezaietela mundu-mailako konfiantza berrezartzeko lau neurriri: merkataritza-oztopoak murrizteari; herrialde kalteberen zorrari buruzko akordioak sustatzeari; mugaz gaindiko ordainketa-sistemak modernizatzeari; eta energia berderanzko eraldaketari aurre egiteari.

Avatar

Egilea Andoni Beitia