Dendartean merkatarien elkarteak elkarretaratzea egingo du datorren astelehenean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, TicketBAI faktura elektronikoaren sistema ezartzearen aurka.

Kontzentrazioa arratsaldeko ordu bietatik aurrera egingo da, Dendartean-ek adierazi zuenez, “Gipuzkoako saltoki txikiak haserre daude Aldundiak TicketBAI fakturazio-sistema berria ezarri nahi duelako, eta azken orduko aldaketarik ez badago, azaroaren 1etik aurrera milaka negozio txiki fakturatzeko modua aldatuko da”.

Gipuzkoako 2.200 saltoki baino gehiago ordezkatzen dituen Dendartean elkarteak azaldu zuenez, “Hilabeteak daramatza harremanetan Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin”, “Sektorearen sentimendua helarazteko eta TicketBAI ez ezartzeko edo, gutxienez, gauzatu nahi den moduan aldaketak egiteko eskatuz”.

Azkenik, merkatarien elkarteak asteleheneko protestan parte hartzera deitu zituen “TicketBAIren etorrerak eragindako negozio guztiak”.

Egilea Andoni Beitia