Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 1,4 igo da 2022ko apirilean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,9 igo dira.

Etxegintzaren sektoreko kostuak % 1,4 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 1,3. 2021eko apirilaren aldean, prezioak % 11,1 igo dira Etxegintzan eta % 15,7 Obra Zibilean.

Aurreko hilaren, 2022ko martxoaren, aldean, lehengaien kostuak % 1,8 igo dira, eta eskulanaren kostua, ordea, berean mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 13,9 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.

Etxegintzaren sektorean, lehengaien kostua % 1,8 igo da hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilean, berriz, % 1,7 igo da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 12,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 18,8.

Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2022ko apirilean, 2021eko apirilaren aldean, sektore hauetan izan dira igoerarik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (% 71,8 gora), Petrolioa fintzea (% 61,9) eta Metalurgia (% 36,5 gora kostuetan). Lehengaien prezioetan hazkunde apalenak izan dituzten sektoreak, aldiz, hauexek izan dira: Makineriaren fabrikazioa (% 4,4ko igoera), Material elektrikoa (% 5,1eko igoera) eta Altzarien fabrikazioa (% 5,4koa).

Egilea Andoni Beitia