Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak ostegunetako ohiko bileran jakinarazi zuen hurrengo asteko lan-plangintza, eta atzo baieztatu zuen lantegiak ekoizpena % 100ean mantenduko duela beste astebetez, maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitarteko hiru txandetan. Zuzendaritzak helarazitako informazioak “piezen hornidurari dagokionez dagoen ziurgabetasuna” azpimarratzen du, baina oraingoz beste lan-aste bat baieztatu du. Hori bai, ekainaren 4an, larunbata, ez du aktibatzen, baina ekainaren 11n, 18an eta 25ean, larunbatetan, Muntaketa Gordinean, Pinturan eta Azken Muntaketan lan egiteko asmoa duela jakinarazi du. “Plangintza honen helburua galdutako ekoizpena berreskuratzeko eta gure bezeroekin konprometitutako bolumena entregatzeko aukera ziurtatzea da”, azaldu zuen zuzendaritzak bere komunikazioan.

Egilea Andoni Beitia