Sanchezek neurri gehiago eskatuko ditu Europako Energia Kontseiluan

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Bruselara joango da gaur, ezohiko Europako Kontseiluan parte hartzeko. Bertan, EBko gainerako liderrei argindarraren merkatua erreformatzeko eta argiaren faktura murrizteko Erkidegoko neurrietan anbizio handiagoa izatea eskatuko die.

Europako goi-bilerak energiaren gaiaz gain, Ukrainako gerraren bilakaera eta elikagaien segurtasuna bezalako gaiak jorratzeko asmoa du.