MAIALEN MUSATADI / 2020-06-08/ Iberdrolak kontratu berri bat esleitu dio Ibermaticari, informazioaren teknologien azpiegituraren euskarri teknikoko zerbitzuetarako. Hala, euskal konpainiak arkitektura-, azpiegitura- eta aplikazio-teknologien inguruneei buruzko zerbitzu horiek emango ditu, direktorio aktiboaren kudeaketarekin, zerbitzarien eta mainframearen administrazio eta kudeaketarekin, biltegiratzearen eta datu-baseen kudeaketa eta optimizazioarekin, eta abarrekin zerikusia dutenak.

Kontratu berri horrek 12 milioi euro baino gehiago balio du, eta Iberdrolak konpainiarekin zuen kontratuari gehitu behar zaio; izan ere, Iberdrolak orain jarduera zabalagoa du, Espainian eta Estatu Batuetan zerbitzu gehiago sartzeaz gain, bere eremua merkatu berri batera zabaltzen baitu, Erresuma Batura, hain zuzen ere. Zerbitzuak 2021eko abendura arte luzatuko dira eta kontratuen zenbateko osoa, esleipen berri honen ondoren, 60,5 milioi eurokoa izango da.

Iberdrolak Ibermatica mantentzen du hornitzaile nagusi gisa beste kontratu batzuetan, Big Data garapeneko eta garapen digitaleko zerbitzuekin lotuta, Agile metodologiekin, Bezeroen eta Banaketa-sareen arloetako proiektuetarako.

Egilea Andoni Beitia