Basque CyberSecurity Centrek (BCSC), Cybasque eta Ikerlanekin batera, martxan jarri du CyberCommander. Zibersegurtasunaren arloko esperientzia aitzindaria izango da, eta Frank Miller-en komikietan inspiratutako antzerki baten bitartez zuzenean interpretatuko da 4.0 industriako enpresa-talde baten zibereraso-egoera. Gaur egun, edozein enpresa, nahiz eta prestatuta egon, zibereraso baten biktima izan daiteke. Euskal industria gero eta digitalizatuago dago eta beste enpresa batzuetara konektatuago. Kasu horietan koordinazioak eta talde-lanak duten garrantziaz jabetzea ezibestekoa da. Antzezleek industriako eta zibersegurtasuneko hornitzaileen banaketa profesionalean parte hartuko dute, mezua makina-erremintaren sektorera hurbiltzeko.

Ekitaldia ekainaren 14ean egingo da, eguerdiko 13:00ak eta 15:00ak artean, 4. pabilioiko ‘Espacio Learn’ txokoan, BEC-ean ekainaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den Nazioarteko Makina-Erremintaren Bienalaren 31. edizioan.

Era berean, egunean zehar bost minutuko hitzaldi motzak egingo dira, ‘Ignite Talks’ formatuan. Horietan, industria-sektoreko hainbat enpresek euren esperientziak partekatuko dituzte, lehenengo personan euskal industriak zibersegurtasunean dituen erronkak aurkezteko eta horiei erantzuna bilatzeko.

Hori guztiaz gain, networkinga sustatzeko lunch bat egongo da. Horrela Makina-Erremitaren sektoreko hainbat enpresetako partaideek, euren enpresa-tamaina dena dela, esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Sinergiak sortzeko eta sektoreko enpresen artean zubiak egiteko aukera bikaina da; elkarren arteko erronken aurrean norberaren esperientziak partekatzeko aproposa, alegia.

Antzerkiaren ostean, panel bat egongo da. Bertan zibersegurtasun enpresetako aditu-talde batek konponbideei buruz arituko dira.

Erantzun bateratua

BCSC-k euskal industriaren eta zibersegurtasun hornitzaileen arteko talde lanagatik apustu egiten dugu eta zibersegurtasuneko gertakarien aurrean Euskadiko enpresa- eta industria-ekosistemako enpresen artean sareak sortzearen alde egiten du. Egoera horren aurrean, zentroak kontzientziazioa, kasu errealen inguruan lan egitea eta konponbideak identifikatzea lehenesten du. Kasu honetan, BCSCk Makina-Erremintaren sektorean jartzen du arreta. Sektore horretan mota eta tamaina askotako enpresak sartzen dira, digitalizaziora doitzen ari direnak eta gero eta euskarri handiagoa behar dutenak zibereraso baten ondorioz sortutako arriskuak prebenitzeko eta horiek tratatzeko neurriak ezartzeko.

Lau urte pasa dira azken Bienaletik

Azken aldiz egin zenetik lau urte igaro dira eta COVID pandemiaren ondorioz azken argitalpena bertan behera utzi ondoren, BIEMH 2022 oso berezia izango da, eta inoiz baino indartsuago itzuli da. Hori dela eta, BCSC, Cybasque eta Ikerlanek CyberCommander-ekin zibersegurtasunean jarri nahi izan dute arreta. Topaketa horretan, erdigunean jarriko da gertaera baten aurrean industriaren eta haren zibersegurtasun-taldeen arteko koordinazioa eta lankidetza. Batez ere prebentzio- eta monitorizazio-faseetan duen garrantzian oinarrituz.

Basque CyberSecurity Centre

BCSC, ‘Basque Cybersecurity Centre’ akronimoa, Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko izendatutako erakundea da. Euskal gizartearen artean zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala indartzea du helburu. Eusko Jaurlaritzak bere enpresa eta herritarrekin zibersegurtasunaren arloan duen konpromisoa adierazten duen zeharkako ekimena da.

Egilea Andoni Beitia