Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera, uneko prezioetan, aurreko urteko hiruhileko berekoa baino % 7,2 handiagoa izan da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, uneko prezioetan % 6 egin du gora jarduerak, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren.
Hiruhileko honetan, urte arteko igoera uneko prezioetan Etxegintza azpisektoreak izan du (% 5,5 igo da urte arteko terminoetan), eta, bereziki, Obra Zibilak (% 20,9 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean).
2022ko lehen hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eragina zuzendu ondoren eta uneko prezioetan, igoera % 6ra iritsi da. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera positiboa izan du, % 4,8koa, eta Obra Zibilak % 14 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.
2022ko lehen hiruhilekoko landunen indizea, aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,1 igo ondoren, % 1,9 handiagoa izan da 2021eko lehen hiruhilekokoa baino.