Espainiako Bankuak gerra gastuak partekatzea proposatu du

Pablo Hernandez de Cos Espainiako Bankuko gobernadoreak Europar Batasuneko herrialdeek Ukrainako gerraren ondorioetarako “erantzun fiskal komuna” ematearen alde egin du asteazken honetan, “Gastu publikoaren mutualizazioa” barne hartuta.

Kongresuko Gai Ekonomikoen Batzordean egindako agerraldian, Hernandez de Cosek adierazi du gerrak gastu publikoa handituko duela eta asaldura horiei “modu egokiagoan aurre egin dakiekeela, herrialdeen arteko koordinazioa indartuz”.