Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak doako prestakuntza-eskaintza indartu du, ekainean, uztailean eta irailean hamabi ikastaro eta tailer abiarazi baititu euskal erakundeak berrikuntzan prestatzeko. Prestakuntza presentziala, on line edo hibridoa izango da, eta konpainia berritzaileen kopurua eta horietan egiten diren berrikuntza-prozesuen kalitatea handitzea du helburu; beraz, enpresa txiki eta ertainentzat pentsatuta daude bereziki, zein sektoretakoak diren kontuan hartu gabe.

Innobasqueren prestakuntza-eskaintza etengabe berritzen da, hainbat ikastaro eta tailerrekin. Ikastaro eta tailer horiek lau prestakuntza-modulutan banatzen dira: lehenak, batez ere enpresa txiki eta ertainei zuzenduak, berrikuntza-metodologiak jorratzen ditu; bigarrenak, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio adimenduneko zazpi esparruei buruzkoa da (industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, ekoberrikuntza, elikadura osasungarria).

Berrikuntzan prestatzeko deialdi berri honetako hamabi ikastaro eta tailerretatik, zortzi berrikuntzan lehen urratsak ematen ari direnei zuzenduta daude, eta beste lau maila aurreratuagoko erakundeei. Inskripzioak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren web orrian inprimaki bidez egin ahal izango dira.

  1. modulua – Berrikuntza-metodologiak

Ekainaren 21ean eta uztailaren 13an – Tailer praktikoa: berrikuntza zure enpresarentzat baliagarria izan daitekeen jakin (bi saiotan banatzen da). PRESENTZIALA
Tailerrak bost orduko iraupena du eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ematen du. Bi saioetan, banaka zein taldeka lan egingo da, eta parte-hartzaile bakoitzak hausnartu ahal izango du ea bere enpresan berrikuntzak egiteko unea den, eta nola egin, arin eta emaitzekin. Gainera, enpresetan berrikuntza aktibatzera bideratutako baliabideak eta ekintza-plan txiki bat jarriko dira.

Uztailak 7 eta 12 – Tailer praktikoa: ideiak berrikuntza proiektu bihurtzea (bi saiotan banatzen da). ONLINE
Miriam In Change aholkularitza-enpresak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak emandako tailerrak irauten duen bost orduetan, jarraibideak, tresnak eta metodologiak emango dira, ideia bat modu arinean eta parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzako ekintza-plan batekin proiektu bihurtu ahal izateko.

Ekainaren 22a eta uztailaren 6a – Tailer praktikoa: elkarlanean berritzea: nola aktibatu proiektuak barne lankidetzan edota beste bazkide batzuekin (bi saiotan banatzen da). PRESENTZIALA
Bost orduko tailer honek aukera ematen du aztertzeko ea lankidetza lan-estrategia egokia izan daitekeen enpresarentzat berrikuntza-proiektuak garatzeko orduan, eta zer lankidetza izan daitekeen egokiena une bakoitzean. Aldaketarako OAZ Coaching-ek eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak emango dute, eta parte-hartzaileek esperientziak, gakoak, tresnak eta baliabideak ezagutuko dituzte elkarlanean berritzeko.

Ekainaren 17an, uztailaren 8an eta irailaren 23an – Zaintza estrategikoko tailer praktikoak. AURREZ AURREKOA ETA ONLINE
Goiz batean zehar, tailer bakoitzak TKNIKAk, Bilboko Ur Partzuergoak eta Metrologia Sarikik, hurrenez hurren, zaintzarako bidean egin dituzten oztopo eta konponbideetan sakontzen du. Tailerraren lehen zatia aurrez aurre bakarrik egiten da, eta bigarren zatia on line ere jarrai daiteke.

Irailaren 29an eta urriaren 6an: berrikuntza negozio-ereduetan ikastaroa (bi saiotan banatzen da). PRESENTZIALA
C2B – Campus to Business, Mondragon Unibertsitatea eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak emandako ikastaro aurreratu honek negozio-ereduen berrikuntzari lotutako kontzeptuetan sakontzen du, eta aukera ematen du, kasu praktiko bat aztertuz eta tresna zehatzak erabiliz, enpresek beren negozio-ereduan berritzeko aukerak deskubritzeko.

  1. modulua – Espezializazio adimenduneko RIS3 euskal estrategiaren aukerak

Ekainak 29 – Ikastaroa: ekoberrikuntza. ONLINE
Mondragon Unibertsitaeak eta Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) lau orduko ikastaroa emango dute ekonomia zirkularraren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta hainbat arlotan (zerbitzatzea, baliabideen aprobetxamendua eta ekoproduktibitatea) dituzten aukerak identifikatzeko.

Uztailak 14 – Ikastaroa: Euskadi sortzailea. ONLINE
Ikastaro honek berrikuntzak kultura- eta sormen-industrien (KSI) sektoreko euskal enpresei eskaintzen dizkien aukeretan sakontzen du, kasu praktikoen, tresnen eta laguntza-zerbitzuen bitartez. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak emango dute.

  1. modulua – I+G+b balorizatzea, kudeatzea eta ustiatzea

Uztailak 12 – Ikastaroa: I+G+b emaitzak saltzeko teknologia edo proiektu baten finantza-balorazioa. PRESENTZIALA
Qi Europeko aditu batek, ikastaroak irauten duen zortzi orduetan, I+G+b arloan lortutako emaitzak nola neurtu azalduko du, baita plangintza estrategikoa egiteko, ustiapena errentagarri egiteko eta hirugarrenei salmenta prestatzeko gakoak ere.

  1. modulua – I+G+b proiektuetarako Europako finantzaketarako sarbidea

Uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean – Ikastaroa: proiektu proposamenak prestatzea Europa Horizonten (lau saiotan banatzen da). PRESENTZIALA
Hogei orduko ikastaroa Qi Europeren eskutik. Bertan, parte-hartzaileek jardueren eta gomendioen protokolo bat izango dute, Horizonte Europa (2021-2027) ikerketa eta berrikuntzako Europako esparru-programan proposamenak behar bezala planifikatu eta prestatzeko.

Irailaren 22a eta 23a – Europa Horizonteko proiektuen kudeaketa eta justifikazioari buruzko ikastaro aurreratua (bi saiotan banatzen da). PRESENTZIALA
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, ikastaro honek modu praktikoan eta kasu errealekin egingo du Horizonte Europa (2021-2027) ikerketa eta berrikuntzako Europako esparru-programak finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren funtsezko zikloa.

Egilea Andoni Beitia