Euskal emakumeak, gero eta ekintzaileagoak

Enpresa-lidergoan gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko bidea oraindik egiteko dagoen arren, Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (EEB-OVE) argitaratutako azken datuen arabera, genero-desberdintasunak gero eta txikiagoak dira ekintzailetzaren sektorean Euskal Autonomia Erkidegoan.

GEM (Global Entrepreneurship Monitor) metodologiarekin egindako txostenaren arabera, 2020-2021 aldian % 52,4 enpresaburu gizonezko daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 47,6, berriz, emakumeak. Bilakaera hori beste hiru erkidegotan luzatu da, hala nola Galizian, Asturiasen eta Nafarroan. Hori azaltzen duten arrazoi nagusien artean oinordetza dago -enpresaren agintea alabak hartzen dute-, enpresa askotan gertatzen ari den fenomenoa, alegia.

Euskadin aurkezpen desberdinak izaten ari den azterlanak erakusten duenez, ekintzailetzaren arloan berdintasuna gero eta gertuago dago gure lurraldean. Adibide modura esan daiteke: 2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzaile osoaren adierazleak 5 puntuko alde handia islatzen zuen gizonen eta emakumeen artean, baina 2020-2021 urtean puntu erdira murriztu da, duela 17 urte baino hamar aldiz gutxiago.

Enpresetako buru diren emakumeen profilari dagokionez, batez besteko adina 51 urtekoa da, goi-mailako edo graduondoko ikasketak eta errenta-maila altuagoa. Bestalde, ekintzaile izatea aukeratzen duten emakume profesionalen gehiengo argiak (% 68,1) bizimodua ateratzeko egiten du. “Errekonozimendu hori lortzeak ezinbesteko erronka lortzea dakar: eredu izango diren emakume erreferenteak ikusaraztea. Ez dago beste biderik Euskadiko ekosistema ekintzailean emakumeen ekintzailetza indar handiagoz bultzatuko duen ekitate sozial eta ideologikoaren bilakaera bultzatzeko”, azpimarratu du María Saizek, Euskal Ekintzailetza Behatokiko presidenteak.

Bestalde, EEB-OVE Behatokiaren lanari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetzaren kontzeptuari buruzko datuak neurtzeko eta interpretatzeko tresna bat da, eta, gainera, erreferentzia izan nahi du ekintzaileentzat eta, oro har, publikoarentzat interesgarriak diren gaiak aurkitzeko, eremu horri buruzkoinformazioa jasotzeko, bai politika publikoak diseinatzen dituztenen ikuspegitik, bai gizarte-interesetik.

Erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Aldundien laguntza du. Bere helburu nagusien artean, enpresa-sarearen kalitatea, nola eta non hazten den sare hau eta zergatik ez diren enpresa gehiago sortzen aztertzea da, azken finean, Ongizate Estatua bermatzeko funtsezko alderdiak direnak, hain zuzen ere.

Funtzio horiez gain, emakumeak, iraunkortasun ekintzailea, arrakasta-kasuak eta start-upak ere ikusaraztea da bere lana; alderdi horiek oso garrantzitsuak dira gizarteak eta haren gizarte-eragileek Euskadin fenomeno ekintzailearen eta enpresa-sorkuntzaren garrantziari arreta eman diezaioten.