Iberdrolak, Perseo startup nazioarteko programaren bidez, enpresa berritzaileek azpiestazio elektrikoak eta tentsio oso altuko lineak fabrikatzeko eta eraikitzeko material, diseinu eta metodologia berriak proposatzeko lehiaketa deitu du. Ignacio Sánchez Galán buru duen energetikoak atzo adierazi zuenez, ekimen hau klima-aldaketari aurre egiteko eta jasangarritasuna bultzatzeko konpromisoaren parte da.

Zehazki, hauek dira ekimenaren helburuak: gaur egun aplikatzen diren materialen eta metodologien kostua optimizatzea, sare elektrikoetan aktibo berriak eraikitzeak ingurumenean duen eragina murriztea, obra zibilari eta muntaiari lotutako kostua eta denbora optimizatzea, eta muntaketa-prozesuen segurtasuna eta arriskuen prebentzioa areagotzea.

Egilea Andoni Beitia