Ekingune elkarteak, Debabarrena eskualdeko ekintzaileak biltzen dituenak, ostiral honetan, maiatzak 27, ‘Womenekin’ ekimenaren edizio berri bat ospatuko du, emakumeen ekintzailetza ikusaraztea eta babestea eta emakume ekintzaileen arteko topagune eta lotura bat eskaintzea helburu duena. Hitzordua Izarra Center-en egoitzan izango da eta arratsaldeko ordu batean hasiko da eta protagonismoa bi emakume ekintzailek hartuko dute: Helmet Houseko Maite Aperribay eta Jica Innovako Conchi Carrasco. Ordubete inguruko solasaldiaren ondoren, lunch bat egingo da. Ostiraleko hitzorduaz hitz egiteko, Leire Berasaluze eta Leticia Sánchez, Ekinguneko lehendakaria eta koordinatzailea, hartu ditugu ‘Hoy por hoy por hoy’ saioan, hurrenez hurren.

Elkarteak, bestalde, ‘Digitalizaziorako urratsa’ izeneko ekitaldia antolatu du ekainaren 16rako Elgoibarko Kultur Etxean, ekintzaileei, autonomoei eta Elgoibarko eta eskualdeko enpresa txikiei zuzendua. Hitzorduaren helburua eraldaketa digitalaren arloan sentsibilizatzea eta prestatzea da. Hizlari izango dira Beatriz López Bernedo, CEO eta ‘BeSimple.es’ -en sortzailea, eta Esther Velasco, HRE Automation-eko gerentea eta GESGUNE-ko zuzendaria.

Egilea Andoni Beitia