Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, lurraldeko adierazle ekonomikoak “onak” dira eta “oso bizirik gaudela” adierazten dute, eta fiskalitatea “gure enpresa-sarearen zerbitzura” egotearen aldeko apustua egin du. Ildo horretan, Bizkaiak Estatuko “enpresa lehiakorrenarentzako zerga-tasa” duela eta horri eutsiko diola adierazi du.

Bizkaiko Foru Aldundiak urteroko topaketa egin du asteazken honetan Barakaldoko BECen, lurraldeko enpresekin, eta aurten berrikuntzako corporate venture ereduari buruz hausnartu du.

Jardunaldian, ahaldun nagusiak enpresek susperraldi ekonomikoan egiten duten lana goraipatu du, eta nabarmendu du “egungo adierazle ekonomikoak onak direla, testuingurua gorabehera”, eta “zenbakiek adierazten dute oso bizirik gaudela”. “Hobekuntza hori posible egiten duzuenak zuek zarete”, esan die bertaratutako enpresa eta ekintzaileei.

Era berean, nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak fiskalitateari dagokionez abian jarritako neurriak, bai egiturari dagokionez, bai egoerari dagokionez, eta, ildo horretan, berretsi egin du fiskalitatea “enpresa-sarearen zerbitzura” egoten jarraitzearen aldeko apustua.

Ildo horretan, lurraldeak Estatuko “enpresa lehiakorrenarentzako zerga-tasa” duela eta horri eutsiko diola adierazi du. “Horrek horrela jarraitu behar du”, adierazi du.

Egilea Andoni Beitia