Europako Batzordeak behin betiko onartu du gaur “Iberiar penintsulako salbuespena” deritzona. Horri esker, Espainiak eta Portugalek hamabi hilabetez mugatu ahal izango dute gasaren prezioa elektrizitatearen handizkako merkatuan, etxeen eta enpresen faktura merkatzeko.

Ohar batean, Europako Batzordeak uste du neurriak, 2023ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo denak, 8.400 milioi euroko kostua izango duela guztira; horietatik 6.300 milioi Espainiari dagozkio, eta 2.100 milioi, Portugali.

Horrela, Bruselak bere oniritzia eman dio mekanismoari, Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak eta António Costa Portugalgo lehen ministroak goi-bilera batean gainerako liderrek Iberiar penintsularen berezitasunak onartzea lortu eta gero, energiaren prezioen igoerari aurre egiteko.

Egilea Andoni Beitia