MUko proiektu batek irabazi du Glass Design Master lehiaketa

Pablo Odriozola, Mondrago Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 3. mailako ikasleak, irabazi du lehiaketa hau. 4D Wine proiektuak irabazi du lehen edizioa, Pablo Odriozola Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 3. mailako ikasleak aurkeztuta. Proiektu honek publiko gazteari zuzendutako ardo-ontzi bat proposatzen du. Epaimahaiak azpimarragarritzat jo du, baita ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleek egindako ‘Izpi’ proiektua, bere diseinu eta proposamen berritzaileagatik.

Diseinu-lehiaketa

Vidrala enpresak, bere 50. urteurrena zela eta, akordio bat sinatu zuen Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearekin beirazko ontzien diseinuaren lehen lehiaketa antolatzeko, Master Glass Design Contest. Lehiaketaren helburua berrikuntza, originaltasuna eta bideragarritasuna bilatzea da, ingurumenarekiko prozesu iraunkor eta efiziente baten barruan. Saria Milanera bidaiatzean datza, diseinu-zentroetara eta Vidralak Corsicon (Italia) duen fabrikara bisitak eginez.