Espainiako Gobernua 2023ko aurrekontuak idazten hasi da

Ogasun Ministerioak 2023rako Estatuko aurrekontu orokorrak egiteko arau eta irizpide orokorrak jasotzen dituen agindua argitaratu du. Arau eta irizpide horiek lehentasuna ematen diote trantsizio berdeari eta digitalari, baina baita energia-prezioen igoerak gehien eragiten dien pertsonei laguntzeari ere.

Astelehen honetan Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratutako aginduak baliabideak esleitzeko lehentasunen artean ezartzen du energiaren garestitzeak gehien kaltetutako sektore eta kolektiboei “berariazko eta aldi baterako neurriak” ematea.