2022ko ekainaren 13tik 17ra bitartean, Makina Erremintaren Biurtekoaren 31. edizioa egingo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren. Topaketa honek agerian uzten du makina-erremintak euskal ekonomiarentzat sektore ekonomiko gisa duen garrantzia; izan ere, 2021ean, jarduera handiko urte baten ondoren, % 20 inguruko hazkunde zenbatetsiak izan ditu, Eustatek landutako datuen arabera. 2020. urtea, covid 19ak baldintzatutako urtea, sektoreak 813 milioi euro fakturatu zituen, bi urte lehenago 1.000 milioi eurotik gorako fakturazio-maximoak lortu ondoren, 4.099 pertsonari enplegua emanez. Estatu osoko makina-erremintaren sektoreari dagokionez, euskal makina-erreminta % 53 da 2020an.

Sektore estrategikoa da, Makina Erremintak manufaktura-industriaren zati handi batean parte hartzen baitu, bere ekoizpena aurrera eramateko beharrezkoak diren produkzio-baliabideak bere esku jartzen baititu. Besteak beste, honako hauek fabrikatzen dira: metala lantzeko makina-erremintak, torneatzeko, fresatzeko, konformatzeko, eskuilatzeko makinak, prentsa trokelatzaileak, prentsa hidraulikoak, balazta hidraulikoak, forjatzeko makinak, trefilatzeko bankuak, harietarako ijezkailuak, enbutizio-makinak, metalezko xaflak ebakitzeko makinak, etab.

2020an, COVID-19 pandemiaren ondorioz jarduera zorrotzenaren murrizketak aplikatu ziren urtean, makina-erremintan diharduten 108 establezimenduen fakturazioa % 17,2 jaitsi zen, Euskal AEko industria osoan gertatu zenaren ildotik, % 18,2ko doikuntza izan baitu.

813 milioi euroko fakturazioa

Kopuru absolututan, sektorearen fakturazioaren behin betiko zifra 2020an 813 milioi eurokoa izan da, eta aurreko ekitaldian 982,4 milioi eurokoa. Gainera, sektorea 2017ko eta 2018ko biurtekotik zetorren, non zifra errekorrak lortu ziren, mila milioitik gorako diru-sarrerekin: 1.043,4 milioi 2018an eta 1.027 milioi 2017an.

Bestalde, Makina-erremintaren sektoreak enpleguari eustea lortu du 2020an, 2019an baino 100 enplegu baino zertxobait gehiago baino ez baititu galdu, hau da, % 2,7 gutxiago, industriaren globalak ( % -3,0) baino pixka bat gutxiago.

Enpleguak egonkor samar iraun du hamarkada osoan, betiere lau mila langiletik gora; hala, 2016an erregistratutako minimoaren (4.059) eta 2010ean erregistratutako 4.536 pertsonen artean gorabeherak izan ditu, eta 2020an 4.099 pertsona enplegatu izan dira, industriako enplegu osoaren % 2 baino zertxobait gehiago.

Egilea Andoni Beitia