CAFek dibidendua banatuko du uztailaren 8an

CAFek akziodun bakoitzeko 0,6 euro gordineko dibidendua banatuko die akziodunei uztailaren 8an, 2021eko ekitaldiko emaitzen kontura, eta guztira 20,6 milioi euro ordainduko ditu. Horrela onartu zuen Beasaingo tren eta autobus konpainia fabrikatzailearen akziodunen batzarrak joan den larunbatean egindako bileran, eta bere oniritzia eman zion Andres Arizkorreta presidentearen berrautaketari.