Basogintzako langile bat hil da Idiazabalen, lan-istripuan
49 urteko baso-langile bat hil da astearte honetan Idiazabalgo (Gipuzkoa) Ursuaran auzoko mendi batean makina batekin lanean ari zela lan-istripua izanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Ezbeharra goizeko hamaikak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta bertaratutako osasun-langileek langilearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.