Elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Idiazabalen, makina bat manipulatzen ari zela 49 urteko baso-langile bat lan-istripuz hil dela salatzeko.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako protesta eguerdian izan da, udalerri horretako plazan, eta 30 bat lagun bildu dira, Lan istripu gehiagorik ez leloa zuen pankarta baten atzean. Prekarietatea hiltzailea.
Lan-istripua asteartean gertatu zen, biktima Idiazabalgo Ursuaran auzoko mendi-gune batean enborrak arrastatzeko makina batekin lanean ari zela. Suhiltzaileek adierazi zutenez, bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin langilearen bizia salbatzeko.

Egilea Andoni Beitia