Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak abian jarri dituen neurriek “2 eta 3 puntu artean jaisten ari da inflazioa”.

“Gobernuak neurri eraginkorrak jarri ditu, inflazioa 2 eta 3 puntu artean jaisten ari da, Espainiako inflazioa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago, euroguneko hamaika herrialdek Espainiakoa baino inflazio handiagoa dute”, esan du Senatuko kontrol saioan.

“Norabide horretan jarraituko dugu”, adierazi du presidenteordeak, eta Espainiako Gobernuak apirilaren 1etik indarrean dauden zenbait neurri luzatzeko (erregaien hobaria, esaterako) larunbat honetan onartuko duen lege-dekretua babesteko eskatu dio PPri.

PPk oraingoan Espainiako Gobernua babestuko duela espero du Calviñok, “Espainiar guztien interes publikoa defendatuz”.

Javier Maroto PPko senatariari erantzunez, “Inflazioaren arazoa serio hartzeko” eta neurri zehatz eta ausartak hartzeko eskatu dio, PFEZaren tarifa deflaktatuz edo argindarraren fakturaren BEZa % 5era murriztuz.

Egilea Andoni Beitia