Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko maiatzean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 153,1 gehitu dira, eta gaualdiak % 168,6, urte arteko terminoetan.

Guztira 301.976 sarrera izan dira, zeintzuek 562.700 gaualdi ekarri dituzten. 2021eko maiatzean 119.312 sarrera eta 209.506 gaualdi izan ziren. 2019ko maiatzaren aldean, COVIDaren aurretik, 6.921 sarrera gehiago erregistratu dira, baina gaualdiak 11.722 gutxiago izan dira.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak, aurtengo maiatzean, guztizkoaren % 47,0 izan dira, eta gaualdiak % 49,0. 2021eko maiatzean, aldiz, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 22,9 izan ziren, eta gaualdiak % 21,8.

Hotel-establezimenduetako sarreren % 12,7 Araban, % 45,7 Bizkaian eta % 41,7 Gipuzkoan izan dira 2022ko maiatzean. Gaualdiei dagokienez, Araban 69.860 izan dira, guztizkoaren % 12,4; Bizkaian 256.440, guztizkoaren % 45,6; eta Gipuzkoan 236.400, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 42,0.

Aurreko urteko hil beraren aldean, sarrerak eta gaualdiak nabarmen gehitu dira hiru lurraldeetan. Sarreren kopuruari dagokionez, Bizkaiak urte arteko % 172,5eko hazkundea izan du, Gipuzkoak % 157,9koa eta Arabak % 91,9koa. Gaualdiei dagokienez, urte arteko aldakuntza % 191,2koa izan da Gipuzkoan, % 176,5ekoa Bizkaian eta % 96,3koa Araban.

Donostia, euskal hiririk garestiena

Hiriburuetan, urte arteko terminoen arabera, sarreren kopurua % 185,6 igo da Bilbon, % 171,9 Donostian eta % 82,2 Gasteizen. Era berean, gaualdiak % 208,8 igo dira Bilbon, % 227,1 Donostian eta, azkenik, % 87,7 Gasteizen.

Euskadi osotara hartuta, 2022ko maiatzeko batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,76 egun) baino luzeagoa.

Euskadin, 2022ko maiatzeko okupazio-mailak % 54,4ra iritsi dira plazen arabera neurtzean, eta % 65,9ra gelen arabera neurtzean. 2021eko maiatzarekin alderatuta, igoerak ehuneko 28,3 eta 31,9 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren (eguneko batez besteko tarifa) bidez neurtuta, 97,45 eurokoa izan da Euskadi osoan 2022ko maiatzean. Lurraldeei dagokienez, balioak 103,19 eurokoak izan dira Gipuzkoan, 95,21 eurokoak Bizkaian eta 87,08 eurokoak Araban. Hiriburuei dagokienez, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADR 126,33 euroan kokatu da Donostian, 108,09 euroan Bilbon eta 68,74 euroan Gasteizen.

RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, Euskal AEn, 64,25 eurokoa izan da 2022ko maiatzean, 2021eko maiatzean lortutako 22,66 euroen oso gainetik.

Egilea Andoni Beitia