ITP Aero, Faktoria proiektuaren burua

Hegazkingintzaren etorkizuna hegazkin gero eta jasangarriagoak sortzean datza. Deskarbonizazio-prozesu horren helburuetako bat da % 100 erregai jasangarriekin funtzionatzeko diseinatutako motorrak garatzea. Motor horiek Clean Sky 2 ekimen europarraren pean garatzen hasi ziren, eta bat datoz Europako Ikerketa Aeronautikorako Aholku Batzordeak emandako ingurumen-eskakizunekin. Eta olatu horretara igo da Euskadi ere Faktoria Proiektuaren bidez.

Etorkizuneko motor horiek bultzatuko dituzten turbinak fabrikatzea ahalbidetuko duten teknologien ikerketan eta garapenean EAE erreferente bihurtu nahi du Faktoriak. ITP Aero da ekimenaren buru, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste hogei erakunderen, euskal unibertsitate eta zentro teknologiko estrategikoen eta CFAAren (Fabrikazio Aurreratu Aeronautikoko Zentroa) lankidetza du. Gainera, SPRI Taldearen laguntza du, Hazitek programaren bidez.

Abiadura handiko turbina berri horiek egungoa baino hiru aldiz abiadura handiagoan funtzionatu behar dute eta 200ºC gehiagoko tenperaturak jasan behar dituzte, eta hori erronka handia da partzuergo honentzat. Horretarako, berrikuntzan eta ikerketan oinarritutako lankidetza-lan baten ondoren, turbinen fabrikazioaren funtsezko alderdiak garatu ahal izan dira: materialak eraldatzeko prozesu primarioak, fabrikazio-prozesu aurreratuak eta beharrezko ekipamendu berriak, eta prozesuaren osotasuna eta kalitate globala ziurtatzeko metodo aurreratuak.

I+G proiektu honen helburua Euskadi lehen lerroan kokatzea da, etorkizuneko motor iraunkorren eskaerari erantzuteko. Faktoriako arduradunek azpimarratu dutenez, lan horretan kokagune estrategiko gisa kokatzea etorkizun handiko eszenatokia da, eta badirudi gero eta hurbilago ikusten dela.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G sustatzen du tresna, aktibo, laguntza, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko helburuarekin. Kontsultatu I+Grako laguntza-programak, hala nola Elkartek, Emaitek edo Hazitek.