Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria prezioak % 2,9 igo dira 2022ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 29,7koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2022ko maiatzean sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik nabarmenenak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 7,2), Metalurgia eta metalezko produktuak (% 5,3) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,1). Aitzitik, hilabete artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,6ko jaitsierarekin); eta Garraio-materialaren fabrikazioa eta Erauzketa-industriak (% 0,2koarekin biak).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioek 2022ko apirilaren aldean izan dituzten aldaketak positiboak izan dira denentzat: Energiak % 4,8 igo ditu prezioak, Bitarteko ondasunek % 3,7, eta Ekipo-ondasunetan % 0,1eko hazkundea izan da.

Kontsumo-ondasunen prezioak, orotara, % 0,9 igo dira aurreko hilaren aldean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 0,9ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,4ko hazkundearen eraginez.

Urte arteko terminoetan (2022ko maiatza, 2021eko maiatzaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 70,5eko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 70,2) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 33,6). Prezioetan hazkunde txikienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,0 gora) eta Altzariak eta bestelako manufaktura-industriak (% 3,1).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 73,6 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 24,9 eta Ekipo-ondasunenak % 7,3. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 8,3 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 8,8 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 4,8.

Egilea Andoni Beitia