Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,9 igo da 2022ko maiatzean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,3 igo dira.

Obra Zibilaren sektoreko kostuak % 1,5 igo dira hil arteko terminoetan, eta Etxegintzakoak % 0,7. 2021eko maiatzaren aldean, prezioak % 10,4 igo dira Etxegintzan eta % 14,9 Obra Zibilean.

Aurreko hilaren, 2022ko apirilaren, aldean, lehengaien kostuak % 1,1 igo dira, eta eskulanaren kostua, ordea, berean mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 13,0 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.

Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,9 igo da hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilean % 1,9. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 11,9 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 17,7.

Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako sektore hauetan izan ziren igoera handienak 2022ko maiatzean, 2021eko maiatzaren aldean: Petrolioa fintzea (% 70,5 gora), Energia elektrikoa eta gasa (% 70,2) eta Metalurgia (% 52,9). Lehengaien prezioetan hazkunde neurritsuenak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte: Mineral ez-metalikoak (% 4,2ko igoera), Material elektrikoa (% 5,0ko igoera) eta Makineriaren fabrikazioa (% 5,1ekoa).

Egilea Andoni Beitia