Sportek Hub, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologiako Hub delakoak Sportek Hub 2022 deialdia ireki du, jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzendua.

Lehen edizio honetarako, Sportek Hub enpresak kirolaren hainbat arlotan aplika daitezkeen proiektu teknologikoak hautatuko ditu, hala nola: kirol digitala, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirolgune adimendunak, management eta material berriak.

Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirola eta Ekonomia Sustapena/Ekintzailetza alorretatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak, Eibar Kirol Elkartea Fundazioak eta BIC Gipuzkoak sustatzen duten ekimen publiko-pribatu bat da, eta kirol-industria haztea eta lehiakortasuna hobetzea du helburu.

Sportek Hub sustatzen duten erakunde horiek izango dira lehenengo edizio honetan enpresa-proposamen onenak hautatuko dituztenak. Horrela, aukeratutakoak Sportek Hub ekosistemaren parte izatera igaroko dira, eta bertan, proiektuaren sustapenaz eta ikusgarritasunaz gain, industriarekiko loturaz eta kirol-berrikuntzako eragileez gain, honako onura hauek izango dituzte:

  • Negozio-plan estrategikoa eta hura abiarazi eta garatzeko lehen finantzaketa-txandak egiten laguntzea.
  • Mentorizazio aditua eta ekosistemako eragileekin lankidetzan aritzeko aukerak, Venture Client proposamenarekin
  • Baliozkotzeko eta MVP probak egiteko labak
  • Coworking-espazioak eta inkubazio-espazio espezializatuak.
  • Enpresa-kudeaketako prestakuntza espezializatua.

Horretarako, 60.000 €arteko finantzaketa izango du, BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programen bidez.

Nori zuzentzen zaio?

Sportek Hub startup eta produktu eta zerbitzu teknologikoak dituzten proiektuen bila dabil, sektorearen beharrei/aukerei erantzuteko ahalmena dutenak. Hauek dira aurkezteko baldintzak:

Heltze- edo abiarazte-prozesuan dauden startupak, jarduera fisikoaren eta kirolaren sektoreari zuzendutako soluzio teknologikoak proposatzen dituztenak edo, beste sektore batzuetan egonik, irtenbideak sektore horretara migratzeko interesa dutenak.
Ideia disruptiboa duten pertsona ekintzaileak, kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrei erantzuteko gai direnak.

Sportek Hub-i buruz

Kirolaren industriako berrikuntza eta teknologiako hub bat da, sektoreko enpresak, erakundeak, elkarteak, startupak, ekintzaileak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta ikertzaileak lotzen dituena, industria garatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, teknologia berritzaile berriak sortuz. Hub-ak hainbat sustatzaileren laguntza du, erakunde publiko eta pribatuez osatuak, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiarena (sailetatik). Kirolak eta Ekonomia Sustapena/Ekintzailetza), Eibarko Udala, Donostiako Udala, Real Sociedad Fundazioa, Eibar Kirol Elkartea Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta BIC Gipuzkoa, organo kudeatzaile gisa.

Egilea Andoni Beitia