Inflazioak familia pobreenei eragiten die batez ere

Ekainean inflazioa % 10,2koa izan da, mailarik handiena 37 urtetan, eta etxe pobreenen erosteko ahalmena aberatsenena baino % 30 gehiago murriztu da, Oxfam Intermon GKEaren ikerketa berri batean jasotako datuen arabera.

Alde horren arrazoia da erosketa-saskiaren osaera desberdina dela, eta funtsezko ondasunen (energia, esaterako) prezioak asko igo direla, kolektibo ahulenei bereziki kalte egiten baitie, ‘Desberdintasuna ez da oporretara joaten’ izeneko txostenak azaltzen duenez.