Energiaren Nazioarteko Agentziaren ustez, Txinak elektrizitate fotovoltaikoa sortzeko ekipoen fabrikazioan lortu duen ia monopolioa arriskutsua da hornikuntzari dagokionez, teknologia horrek trantsizio energetikorako duen garrantzia dela eta.

Ostegun honetan argitaratutako txosten batean, AIEk dibertsifikazio geografikoaren aldeko apustua egin du, nahiz eta aitortu Txinak gauzatutako inbertsio masiboko politikak prezioen murrizketa erradikala ahalbidetu duela, panel fotovoltaikoak munduko leku askotan elektrizitatea ekoizteko modurik lehiakorrena izatera pasatuz.

Egilea Andoni Beitia