Euskal ekonomiaren termometroa 128,3an kokatu zen ekainean, eta, beraz, hazkunde solidoko eremuan mantentzen da, nahiz eta “desazelerazio leunak” jarraitzen duen.

Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi du desazelerazio-prozesu hori otsailean hasi zela, eta, neurri handi batean, kontsumo pribatuak intentsitatea galdu duela kontsumo-prezioen igoera handiaren ondorioz.

Aitzitik, “Inbertsioa indartu egiten da eta kontsumo publikoak dinamismoa mantentzen du”. Sektoreka, eraikuntzaren “suspertze arina” ikusten da, baina “zerbitzuetan intentsitatea galtzeak” konpentsatzen du.

Egilea Andoni Beitia