Heuristikek osasun-erakundeen logistika-prozesuak hobetzen ditu

Egoitza Bilbon duela, Heuristik 2018an sortu zen, eta dagoeneko dozena bat langile ditu plantillan, Bartzelonan, Madrilen eta Valladoliden, besteak beste. Euskal startupa bi produkturekin aurkezten da batez ere: Â HEURISTIK HEALTH ‘osasun entitateetan identifikazio eta logistika prozesuak erraztera zuzendua, eta «TOBBY», zure maskota galdua aurkitzen laguntzeko app bat.

Biometria eta Adimen Artifizialaren arloko araudi berriak Heuristiken plan berrietarako ere oinarri dira, orain hatz-marka eta IA uztartzen dituen software baten garapenean zentratua. Pazienteen datuak kudeatzera bideratutako soluzio bat da, eta osasun-zentroen administrazio- eta lan-kudeaketari laguntzea ere ahalbidetzen du: tresna horri esker, azkarrago identifikatzen dira larrialdi medikoetan, ebakuntza ondokoetan eta osasun-zentroetan, erabiltzaileak konorterik gabe, agiririk gabe edo Alzheimerra edo gorreria bezalako problematikak pairatzen dituzten egoeretan lagunduz, adibidez.

Heuristik logoGaur egun, ospitaleetako informazioa kudeatzeko beste tresna batzuetan lan egiten du enpresak, eta bere proiektuek hainbat azeleragailu estatubatuarren bidez bultzatzeko aukera dute. Merkatu horretara abiatu nahi dute, estatuko eta Europako ospitaleetan programa pilotuak abian jartzearekin batera.

Inbertsio pribatura irekita, Heuristiken proiektuek finantzaketa publikoa dute Ikerketa eta Garapen Teknologikorako laguntza-programen bidez; orain, Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako (I+I) esparru-programa den «Horizon Europe» barruan proiektuak egiteko asmoa dute.