Grebak Ryanair eta Easyjet-en

Ryanair eta Easyjet kostu txikiko airelineetako kabinako langileek greba deialdi ezberdinak dituzte aste honetarako, enpresaren eta USO eta SICTPLA sindikatuen arteko negoziazioek porrot egin ondoren.

Uztailean, Ryanairren hamabi greba-egun berri daude deituta, 24 orduko lanuzteak uztailaren 12an, 13an, 14an, 15ean, 18an, 19an, 20an, 21ean, 25ean, 26an, 27an eta 28an, Ryanairrek jarduten duen Espainiako hamar aireportuetan.

Ryanairreko sindikatuek eta tripulatzaileek “jarrera aldaketa” bat eskatu diote airelineari, eta langileen lan-baldintza duinak eta Espainiako legediaren araberakoak jasoko dituen hitzarmen kolektibo baten negoziazioari berriro ekitea, USOk adierazi duenez.

Sindikatu horrek eta SITCPLAk Gobernuari eskatu diote Ryanairrek lan-legeria eta eskubide konstituzionalak, hala nola grebarena, urra ez ditzan.

USOk nabarmendu duenez, sei greba egunetan 215 hegaldi bertan behera geratu dira, Espainiako Estatuan jatorria edo helmuga zutenak, eta 1.255 atzerapen baino gehiago izan dira.

Grebak eragina izango du konpainiak lan egiten duen Espainiako hamar aireportuetan, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Alacanten, Malagan, Valentzian, Gironan, Eivissan, Palman eta Santiago de Compostelan.

Easyjeti dagokionez, uztailaren 15etik 17ra (ostirala) daude deituta lanuzteak Bartzelona, Palma eta Malagako aireportuetan, eta uztailaren 29, 30 eta 31n egingo dira.