Etxeko hegaldietako bidaiarien kopuruak % 121,6 egin zuen gora maiatzean, 2021eko hilabete berarekin alderatuta, 3,6 milioi pertsonara iritsi arte; AVEren erabilera, berriz, % 124,6 igo zen urte arteko tasan (1,9 milioi), Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan zabaldutako datuen arabera.

Oro har, maiatzean hiriarteko garraioa erabili zuten bidaiarien kopurua % 43,6 hazi zen iazko hil beraren aldean, eta 111,5 milioi bidaiatik gorakoa izan zen; autobusak ere gora egin zuen: distantzia luzekoek % 100 gehitu zuten bidaiari kopurua, eta % 51,9 distantzia ertainekoek.

Hiriko garraiobideen erabilera, maiatzean, igoera orokor horri gehitu zitzaion, erregaien prezio altuarekin batera, % 34,7 gehiago, 236,8 milioi ibilbiderekin. Autobuseko hiri-garraioak % 29,2 egin zuen gora bidaiarien kopurua, eta metroak, berriz, % 43 batez beste Espainian.

Urteko lehen bost hilabeteetan garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua % 39,1 hazi zen batez beste, nahiz eta aldi horretan 2019ko aldi berean baino % 18,6 bidaiari gutxiago zenbatu diren.

Maiatzean garraio berezia eta eskatu ahalakoa erabili zuten erabiltzaileei dagokienez, zifra % 39,8 hazi zen urte arteko tasan, 51 milioi bidaia baino gehiago izan arte. Garraio bereziko bidaiarien kopuruak % 7,4 egin zuen gora maiatzean, eta, horren barruan, eskola-umeak % 5 egin zuen gora eta lan-arlokoak % 16,4.

Egilea Andoni Beitia