EKA/ACUV kontsumitzaileen elkarteak jakitera eman duenez, Auzitegi Gorenak ez du onartu Laboral Kutxak kontu batean zordun-posizioengatik (zenbaki gorriak) 30 euroko komisioa baliogabetzat jo zuen epaiaren aurka jarritako helegitea.

Elkarte horrek demanda kolektibo bat aurkeztu zuen 2016an, komisioa baliogabetzeko eskatuz, gehiegizkoa zela uste baitzuen, “Bezeroari ez zitzaiolako inolako zerbitzurik ematen eta ez zituelako betetzen gardentasun-irizpideak eta bankuen jardunbide egokiak”.

EKA/ACUVren arabera, Laboral Kutxak komisio hori aplikatzeari utzi eta kontratu guztietatik kendu beharko du, eta erreklamatzen duten “bezero guztiei bidegabe kobratutakoa itzuli” beharko die.

Egilea Andoni Beitia