Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0,9 igo da 2022ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera. 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGd % 4,3 igo da.

Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, jarduerak oro har gora egin du Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietan, baina aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino erritmo apalagoan.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, % 0,8 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Enpleguan hiruhileko arteko hazkundea izan duen seigarren hiruhilekoa da jarraian. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bestalde, lanpostuen kopurua % 3,7 igo dela kalkulatu da.

Datorren irailaren 22an, Eustatek BPGd-aren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2022ko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura-informazioa eta 2020 eta 2021eko urteko makromagnitudeen birzenbatespenak erantsi ondoren.

Egilea Andoni Beitia