Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan ezarritako 200 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko izapidea aktibatu eta herritarren esku jarri dute. Dekretu horren bidez, gizarte- eta ekonomia-urrakortasuneko egoerei aurre egiteko neurriak hartzen dira.

Laguntza behar bezala kudeatzeko, Foru Ogasunen bidez eskatuko da, ostiral honetatik aurrera eskuragarri egongo den inprimaki baten bidez, aldundi bakoitzaren egoitza elektronikoan, ohar bateratu batean jakinarazi duenez.

Laguntza hori jasotzeko, onuradunek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute eta Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; 2021ean, bizikidetza-unitatearen errenta 14.000 eurotik beherakoa izan behar da, eta ondarea 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kenduta.

Hala, adierazi dutenez, soldatapekoei, autonomoei edo langabezian daudenei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo geratzen dira jada Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Segurantzako edo Estatuko Klase Pasiboetako Erregimen Berezietako pentsioak jasotzen dituzten pertsonak.

Egilea Andoni Beitia