UGT sindikatuak, ELA, CIM eta Semafekin batera, lanuzteak egingo dituzte berriro astearte honetan, hilaren 28az gain, hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez dagoelako.

Joan den asteazkenean egin zen azken bilera, baina ez zen hurbilketarik egin aurreikusitako mobilizazioak bertan behera uzteko.

Horregatik, lanuzteak mantenduko dira: abuztuaren 26an eta 28an, 06: 30etik 09: 30era eta 18: 30etik 21: 30era; abuztuaren 2an, 5ean, 9an, 12an, 16an, 19an eta 30ean, 13: 45etik 16: 45era; eta ordutegi berean, irailaren 2an, 9an, 13an eta 16an.

Sindikatuek azaldu dutenez, grebaren helburua da “indarrean dagoen hitzarmena errespetatzea eta arlo ekonomiko eta sozialean sindikatuek planteatutako parametroak berritzea, baita garatzen ari diren baldintzen aldaketak bertan behera uztea ere”.

Egilea Andoni Beitia