Datu ekonomikoek zifra onak iragartzen ez dituzten arren, Joe Biden AEBko presidenteak astelehen honetan ziurtatu du herrialdea ez dagoela atzeraldi arriskuan, eta datu sendoak daudela, enpleguaren datuak kasu, tesi hori bermatzen dutenak.

Ez gara atzeraldian egongo, nire ustez. Enplegu-tasak inoizko txikiena izaten jarraitzen du, % 3,6ko eremuan baitago, presidenteak prentsari adierazi dionez, bere gobernuko funtzionarioekin lan-bilera bat egin ondoren.

Egilea Andoni Beitia